Donde Alojarse
LMMJVSD
262728293012
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31123456

Actividad interna Interna Actividad externa Externa Ambas actividades Ambas

Parte Metereológico
Parte Micológico
Cuéntanos tu experiencia

 

 

Como obtener los permisos de recolección



ULTZAMAKO ZIZAK

8. Gibelurdina (Russula gr. cyanoxantha)

 

 

 

Gibelurdin / Carbonera (Russula gr. cyanoxantha)

 

Deskribapen laburra: Espezie bakoitzak bere kolorea du, lau gibelurdin mota baitaude zentzu zabalean. Russula generokoa denez, haragia trinkoa da eta klariona bezala hausten da. Esnekiek ez bezala, ez dute latexik jariatzen.

 

Hona hemen espezie nagusiak:

 

- Russula cyanoxantha (urretxa): nagusiki, morea.
- Russula virescens (gibelurdina): berdea, eta kutikula pitzatu egiten da.
- Russula heterophylla (gibelberde orrizuria): berdea.
- Russula vesca (gibelarrosa goiztiarra): arrosa-krema kolorekoa.

 

Guztiek ere ezaugarri berdin batzuk dituzte:

 

• Haragi trinkoa dute eta klariona bezala hausten da (Russulen ezaugarria).
• Haragia ez da mina (dastatu irentsi gabe puska txiki bat, gordinean).
• Orriak eta hanka, zuriak.

 

Oso antzekoak diren ehunka russula daude; beraz, oso zaila da haietako bakoitza ongi bereiztea. Nolanahi ere, ez dago espezie toxikorik, haragia mina ez bada eta ongi prestatzen bada.

 

Noiz eta Non: Ekainaren erditik azaroaren erdira. Espeziearen arabera, fruitu-emateko garaiak desberdin samarrak izan daitezke. Oihan hosto erorkorren espezie mikorrizatuak dira.

 

Oharrak: Espezie talde hau ugari biltzen da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.  

 

Nahasketa-arriskua:  

 

Confusión Gibelurdin / Carbonera

 

 

Confusión Gibelurdin / Carbonera

 

 

ITZULI

 

Ultzamako Parque Mikolgikoa - info@parquemicologico.com - 948 305 300
Web realizada por Diseño Web Pamplona y Diseño Web Navarra