Donde Alojarse
LMMJVSD
272829303112
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Actividad interna Barneko Actividad externa Kanpoko Ambas actividades Biok

Parte Metereológico
Parte Micológico
Cuéntanos tu experiencia

 

 

Como obtener los permisos de recolección



NOTICIAS

 

 

 

URTEKO ABONUEN KANPAINA IREKITA

Ultzaman erroldaturik ez dagoen jendearendako urteko baimenak eskatzeko kanpaina maiatzaren 2an irekiko da 10:00etatik 14:00etarako ordutegian Astelehenetik ostiralera). 

Aurten abonatu Parke mikologikoan, ziza bila joan ahalko zara nahi duzunean egunero baimena eskatu behar izan gabe, deskontuak izanen dituzu bisita gidatuetan eta ikastaroetan eta zizen bilketa iraunkorra helburu duen proiektua lagunduko duzu. 


PREZIOAK MANTENTZEN DITUGU (urteko abonu motak eta 2017/2018 kanpainako tarifak). 

  • Urteko abonua egun guztietarako: 80 €. 
  • Urteko abonua astelehenetik ostiralera (salbuespena asteburuak eta jai-egunak): 50 €.
  • Urteko abonua asteburuetarako (larunbata, igandea eta jai-egunetan): 50 €

Baimenen balioaldia: 2017eko maiatzaren 15etik 2018ko maiatzaren 15era. 

Bilketa iraunkorra, masifikaziorik gabe:      

Ultzamako Parke Mikologikoaren helburua da zizen bilketa iraunkorra izan dadin hiru esparrutatik: ingurumenekoa (erosotasunez, masifikaziorik gabe eta, batez ere, espezieak eta haien habitatak kontserbatzea), soziala (bertako bizimoduei kalte eragin gabe) eta ekonomikoa (arautzearen autofinantzazioa). Horregatik gehienezko karga ezarri da: 600 pertsona/eguneko. 

Baimenen (urtekoen eta egunekoen) salmenta mendiak jendea hartzeko duen ahalmenari egokitzen da, betiere gehienezko karga errespetatuz eta hori gainditu gabe. Horrela ziurtatzen dugu ez dela izanen masifikaziorik ez baliabidearen gehiegizko ustiapenik. 

Baimen eskaerak: Alkozko Mikologiari buruzko Informazio Gunea, 948305300 edo 671814005 info@parquemicologico.com. 

Archivo adjunto: Propuesta Parque Micologico 2017 mayo divulgativa.doc

Archivo adjunto: Normativa Parque Micologico 2017-2018.pdf



ITZULI

Ultzamako Parque Mikolgikoa - info@parquemicologico.com - 948 305 300
Web realizada por Diseño Web Pamplona y Diseño Web Navarra